VOLVER

Ia bostehun atleta hurbildu ziren Durangora Liburu Azokarekin batera laugarren urtez antolatu den JOSEBA JAKAREN OROIMENEZKO LASTERKETAn parte hartzera.

 

            Haien artean, omenduaren senideak; Mari Jose alarguna, Ainhoa alaba eta Goio anaia.

 

            Hamar eta erdietan hasi ziren eskola umeen karrerak. Durango inguruko ikastetxekoak gehienak, lekutik etorritakoak beste batzuk, Ondarroatik, Azpeititik, Zarauztik, baita ere.

 

            Helduen lasterketan , 240 pertsona irteera puntuan, bertakoak nagusitu ziren. Aitor Uribesalgo, gizonezkoei dagokienez, eta Ana Isabel Casillas, emakumeen atalean.

 

            Kasu bietan, sailkapena azken itzuli luzean argitu ziren. Gizonezkoen artean bospasei atletak hartu zuten burua karrerako lehen erdialdean, Jorge Pérez, Sergio Gomez, Aritz Kortabarria eta ,azken bi kilometrotan garaipena disputatu behar zutenek, Txiki García Gil eta Aitor Uribesalgo. Azken honek apurtu zuen karrera nahi zuen momentuan, Txikiri hogeita hamar segundo abantailarekin.

 

            Ana Isabel Casillasek  utzi zion Kristina Ezenarrori burua hartzea  lehen itzulian. Nahi zuenean erritmoa bizkortuz helmugaratu zen 36 segundo abantaila bigarrenarrekin.

 

          

 

  Denetik zegoen: Publikotik atera zen neska batek, kaleko arropaz jantzita, korrikan hasi eta lasterketa amaitu! Mutil batek izugarrizko ikurrina eskuetan... Eta umore ona. Hotzari aurre egiteko oso umore ona. Hurrengo urte arte.

 

 

Zirkuituari  hasierako bira txikian atleta multzo bat zihoan lasterketa buruan

 

 


AITOR URIBESALGO, JAUN ETA JABE EZKURDI PLAZAN

 

           

 

JOSEBA JAKA OROIMENEZKO LASTERKETA 05